10 JUL. 2025 - 16:28h Tolosan ospitale publiko berri bat eraikiko dute, 74 ohe eta hiru ebakuntza-gelekin Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Ospitale berria erreferente izango da Gipuzkoa osorako prozedura diagnostikoetan eta proba osagarrietan. Bost urteko epean martxan jartzea aurreikusten da. Bereizmen handiko kanpo-kontsultek osatuko dute bere jardueraren muina, erresonantzia magnetiko bat barne eta Donostialdeko ESIaren mende egongo da. 3.600 kirurgia-prozedura inguru egingo dira urtean, eta 3.000 endoskopia-azterketa.