HAMAIKA

Zornotzako hilerrian hobiratutako Jacinto Polo milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte

Este navegador no soporta el elemento video.


'Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren' barruan egiten ari diren lanei esker, Zornotzako (Bizkaia) hilerrian aurkitutako beste gorpuzki batzuk identifikatu ahal izan dituzte.

Gogora Institutuak koordinatuta, astelehenean abiatu zuen Aranzadi Elkarteak bosgarren desobiratze kanpaina. Horri esker, beste 22 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ahal izan dituzte, baina oraindik ez dituzte lanak amaitu, eta, beraz, gehiago agertu daitezke. Guztira, 147 dira dagoeneko hilerri horretan aurkitutakoak, 2023an hobitik ateratzeko lehen kanpaina egin zenetik, Memoriaren Institutuak ohar batean jakinarazi duenez.

Identifikatutako hondakin berriak Jacinto Polo Rios donostiarrarenak dira, 'Malatesta' batailoi komunistako miliziano izandakoa. Polo Rios, CNTko milizianoa, 1936ko abenduaren 4an hil zuten , Otxandioko frontean, 20 urte zituela.
Familiari identifikazioaren berri eman diote, eta gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatzea nahi dute senideek, ekitaldi pribatu batean.