14 JUL. 2025 - 11:00h Hiru Behien Zergaren zeremonia ospatu dute Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Urtero bezala, Hiru Behien Zergaren zeremonia ospatu dute igandean Izaban. Europan indarrean dagoen mugaz gaindiko itunik zaharrena da, aurten 650. urteurrena ospatzen duena. XIV. mendeko akordio hori urtero berresten dute Izaban, San Martin harriaren ondoan. Akordioaren arabera, biarnotarrek hiru behi eman behar dizkiete erronkariei, bertako bazkalekuak erabiltzearen truke. Euren arteko gatazka luze bati amaiera eman zion itun horrek.