HAMAIKA

Ibon Meñika: "Gailentzen den errelatoa irabazlearena da eta galtzaileona ez dago inon jasoa”

Este navegador no soporta el elemento video.


Ibon Meñika Gernika Memoriaren Lekuko Plataformako eta Gernika-Palestina dinamikako kidea izan da Aktualitate Solasaldian, memoria historikoari buruz eta iraganean gertatutakoa gogoan izateak duen garrantziaz mintzatzen, baldin eta etorkizunean gertaera berberak gauzatzea ekidin nahi bada.

Gernikan 1937an naziek egindako bonbardaketari dagokionez, Meñikak "oraindik orain, Euskal Herrian eztabaida irekia" dagoela adierazi du "zenbat hildako egon zirenaren inguruan", nahiz eta "juridikoki, historikoki eta zientifikoki nahiko dokumentatua egon". Izan ere, orkorrean "gailentzen den errelatoa irabazlearena" izan ohi dela gaineratu du, eta "galtzaileon errelatoa, eta borrokan jarraitzen dugunon errelatoa ez dago askotan inon jasoa".