14 AGO. 2025 - 12:00h Gogora-ko zuzendariak dio Txikik eta Otaegik "indarkeria, beldurra eta terrorea" erabili zutela Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendariak Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi beste milaka antifrankista “zaku berean ez sartzeko” eskatu du asteazken honetan. “Gauza bat da biktima frankistak direla aitortzea, eta beste bat da omenaldia”, adierazi du, eta azpimarratu du “indarkeria, beldurra eta izua” erabili zituztela. Irailaren 27an 50 urte beteko dira diktadura frankistak Txiki eta Otaegi fusilatu zituenetik. Urteurren hori oroitzeko pankarta handi bat jarri zuten Zarautzen. Udalak, baina, hura kentzeko agindu zuen, eta, 24 ordu inguruko epean, desagertu egin zen Santa Barbara mendiaren hormatik. Olana mendian botata utzi zuten zaborra bailitzan, baina herritar batzuek, berreskuratu, eta argazkia egin zuten Zarautzen. Horren harira, Sortuk ohar bat zabaldu zuen, eta adierazi txarretsi egiten duela EAJk eta PSE-EEk izan duten jarrera eta Zarauzko Udalaren aitortza falta zaiela adierazi zuten.