18 AGO. 2025 - 15:23h Marea Horiaren edizio berria antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuakek Gorlizen Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Marea Horia ekimena antolatu du berriz ere Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak larunbat honetan, hilak 16, ‘Guztiontzako giza eskubideak nonahi’ lelopean. “Giza eskubideen urraketa sistematikoa” salatzea, Gazako genozidioa nabarmenduz, eta goraka doazen immigrazioaren aurkako politiketan eskuin muturrak duen garrantzia azpimarratzea dira manifestazioaren helburu nagusiak.