27 AGO. 2025 - 15:03h Osakidetzak itzultzaile neuronala abian du, euskarazko testu klinikoak gaztelaniara itzultzeko Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Osakidetzak Itzulbide itzultzaile neuronala jarri du martxan. Hainbat onura dakartza: alde batetik, kontsulta medikoak euskaraz egitea erraztuko du pazienteak aukeratutako hizkuntza bada – betiere arreta ematen dion profesionalak euskaraz badaki –, eta, bestetik, beste profesional batek informazio hori eskuratu nahi badu eta euskaraz ez badaki, testua berehala gaztelaniara itzultzeko aukera ematen du. Horrela, paziente eta profesionalen hizkuntza-eskubideak bermatuko dituzte.