03 SET. 2025 - 15:04h EBk Gazako genozidioaren aurrean armak hornitzen dirauela salatu du Gernika-Palestinak Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko eta Palestinako herriari euskal gizartearen elkartasun adierazteko agerraldia egin du astearte honetan Gernika Palestina ekimenak. Bertan egon da Ibon Meñika, plataformako kidea eta pozik agertu da Euskal Herrian azken hilabeteetan egiten ari diren mobilizazioekin. Era berean, agerraldian salatu dute Europar Batasuna genozidio honen aurrean harremanak hautsi beharrean armak hornitzen jarraitzen duela. Harreman diplomatiko, ekonomiko eta komertzial guztiak bere horretan mantentzen jarraitzen dutela kritikatu dute, eta hori onartezina dela adierazi dute.