03 SET. 2025 - 12:59h Eusko Jaurlaritza pentsiodunen Herri Ekimen Legegilearen aurka agertu da Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Hego Euskal Herriko pentsiodunek 2024ko irailean Legebiltzarrean aurkeztutako Herri EkimenLegegileari ezezkoa eman dio Eusko Jaurlaritzak. Azaldu duenez, proposamena ez da beharrezkoa,pentsioak jasotzen dituztenentzako babesa dagoeneko txertatuta dagoelako. Euskal AutonomiaErkidegoak diru sarrerak bermatzeko eredu propioa duela gogoratu du Jaurlaritzak, gutxienekoerrenta duinak bermatzen dituena eta pentsiodunentzako neurri espezifikoak jasotzen dituena.Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako ekinaldiak Lanbide Arteko GutxienekoSoldataren %100era iritsiko litzatekeen pentsioen osagarri bat sortzea planteatzen zuen. 2025ekomaiatzean pentsiodunek 145.142 sinadura aurkeztu zituzten Legebiltzarrean baina ez dira nahikoa izanproposamena onartzeko.Mugimenduak ohar batez salatu du Jaurlaritzak agerian utzi duela demokrazia eta justizia sozialaindartzeari buruzko diskurtsoak propaganda hutsa direla. Gaineratu du, aurkeztu zaien txostenainolako zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa dela eta eurek ekinaldiarekin bateraaurkeztutako txostenarekin bat ez datorrela. Gauzak horrela, hilaren 8an antolatzen ari direnmobilizazioen berri emango dutela iragarri dute.Bestalde, EH Bilduk Jaurlaritzak emandako ezetza akats larria dela adierazi du. Hartutako erabakihorrek ekinaldiari babesa eman dioten milaka herritar eta pentsionista mespretxatzen dituela jakinarazidu alderdiak. Beraz, Mikel Torres sailburuari eta Eusko Jaurlaritzari erabakia berriz aztertu etahartutako jarrera horren inguruan hausnartzeko eskatu die.