HAMAIKA

Herri Ekimen Legegilearen aurkako txostena salatu dute pentsiodunek Gasteizen

Este navegador no soporta el elemento video.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Jaurlaritzak euren Herri Ekimen Legegilea izapidetzearen aurkako txostena egin duela salatzeko agerraldia egin du. Jaurlaritza aurrean bildu dira ostiral goizean eta bertan ekinaldiak ehunka erakunde sozial eta feministaren eta 140.000 sinadura baino gehiagoren babesa duela adierazi dute.
Hala ere, ez direla nahikoak izan gaineratu dute. Era berean, pentsioak osatzeko euskal sistema sortzea ezinbestekoa dela azaldu dute, izan ere, Zerbitzu Juridikoek eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiak hori ziurtatu zutela jakinarazi dute.
Gauzak horrela, irailaren 8an, astelehenean mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.