HAMAIKA

Amaiur Egurrola, Ernai: “Sektore batzuk errelato baten inposizioa egin nahi diote herri honi”

Este navegador no soporta el elemento video.


Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramailea izan da Aktualitate Solasaldian, gazte antolakundeak datorren irailaren 14rako deituriko manifestazio nazionalaz, Txiki eta Otaegiren oroitzaz eta kapitalismoaren egituraren "porrotaz" hizketan, besteak beste.

Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrenaren harira, bi militanteek, EAEko Memoria Legearen arabera, biktima aintzatezpena dutela gogorarazi du. Halaber, Gogora Institutuko zuzendariak egindako adierazpenei dagokienez, Egurrolak "kriminalizazio saiakera" dela salatu du eta egun "sektore batzuk" "memoria bat" eta "errelato baten inposizioa egin nahi" diotela "herri honi" azpimarratu du.