HAMAIKA

Koldo Otamendi: "Euskarazko musika eszena osasuntsu dago"

Este navegador no soporta el elemento video.


Musika Zuzenean saioak denboraldi berria aurkezteko festa egingo du larunbatean Bilboko Bira kulturgunean, 18:30etik aurrera. 350 musika talde baino gehiago elkarrizketatu ditu Koldo Otamendik Musika Zuzenean saioaren zazpi denboralditan, eta euskarazko musika eszena osasuntsu dagoela nabarmendu du.

8. denboraldia irailaren 18an hasiko da eta Hamaikaren lan taldeak hainbat berrikuntza prest ditu dagoeneko. Saioaren muinak, ordea, berdina izaten jarraituko duela adierazi digu Koldok: Euskal Herri osoko entsegu lokaletako taldeak ikus-entzuleen pantailetara eramatea.

Euskarazko musika eszenan barneratzeko eta talde berriak zein beteranoagoak ezagutzeko aukera eskainiko du beste behin Hamaika Telebistako Musika Zuzenean saioak.