15 SET. 2025 - 09:10h Yasmine, Laba: “Labaren espazioa aldatu da baina proiektua eta filosofia berdina da” Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Laba sarea pandemia betean jaio zen eta 2022an ireki zituen ateak Iruñeko Gaztelu Plazan, euskararen erabilera soziala sustatzeko gune kultural eta gastronomiko gisa. Taberna bat baino gehiago, musika, artea eta euskalgintzako eragileen topagunea da. Aurtengo otsailean ateak itxi zituen handitze lanak egiteko, eta irailean berriz ireki dute energia berrituekin eta kultur eskaintza zabalarekin. Proiektuko bi bazkiderekin hitz egin dugu fase berri honetako proiektuaren erronkak eta helburuak ezagutzeko.