16 SET. 2025 - 14:27h Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak bilketak antolatu ditu kalean bizi diren malitarrentzat Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Duela hilabetez geroztik, Maliko hainbat pertsona kalean bizi dira Gasteizen, haien asilo-eskaerak tramitatzen diren bitartean. Egoera honen aurrean, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak bilketak antolatu ditu beharrezkoak diren oinarrizko produktuak lortzeko; zehazki, neguko arropa, mantak, maindireak eta janaria. Ekimenaren helburua da erakundeen "pasibotasuna" salatzea. Sindikatuak ohartarazi du abuztu erdialdeaz geroztik kale gorrian bizi direla Gasteizko hainbat auzotan eta erakundeek ez dutela berehalako neurririk hartzeko asmorik. Are gehiago, ohartarazi dute gauero egoera zaurgarrian dauden pertsona gehiago iristen direla.