HAMAIKA

Sarek urriaren 18an ospatuko du bigarren konferentzia

Este navegador no soporta el elemento video.


Urriaren 18an ospatuko ditu Sarek konponbideaz, bakeaz eta elkarbizitzaz egingo dituen bigarren jardunaldiak. Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira eta horren berri eman dute astelehen goizean Gasteizen egin duten prentsaurrekoan. Bertan, Bego Atxak, Sareko bozeramaileak, jakinarazi du bakea “motel” eraikitzen ari dela, benetako bake prozesu bat hasi izan balitz baino “askoz ere motelago”.

Testuinguru horretan, ohartarazi dute oraindik espetxean daude 126 presoentzat, 110 gizon eta 16 emakumeentzat, konponbide justua aurkitzea eskatzen dutela, izaera arrunteko espetxe-politika baten bitartez. Era berean, azaldu dute jardunaldi hauek minaren, indarkeriaren eta haien ondorioen arazoari heltzen lagunduko dutela, beti ere errealitatea ukatu gabe. Esaterako, hizpide izango dute atxilotze-zentroetan egon diren eta urte luzez ohikoak izan diren torturak.