19 SET. 2025 - 15:03h Tolosan zauritu zen gaztearen auzia berriz irekitzeko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Xuhar Pazos Ertzaintzak zauritu zuen gaztearen auzia berriz irekitzeko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak. Ezbeharra Tolosako inauterietan gertatu zen; zehazki, gazteak eskuin begiko ikusmena galdu zuen Ertzaintzak jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epaitegiak ertzainen deklarazioak entzun ostean kasua artxibatzea erabaki zuen, eta gurasoek hainbatetan salatu dute gazteak ez zuela deklaratzeko aukerarik izan. Defentsak erreforma helegite bat jarri zuen epaitegian, baina hura ere artxibatu egin zuten.