HAMAIKA

EHko Pentsiodunen Mugimenduaren HELa atzera bota du Legebiltzarrak 39 kontrako botorekin

Este navegador no soporta el elemento video.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ostegun honetan hartu du parte Gasteizko Legebiltzarrean ospatutako osoko bilkuran. Ana Mezok mugimenduko kideak jakinarazi duenez, 15 minutuko tartea izan dute euren herri ekimen legegilea azaltzeko. Bozketa egin ondoren, proposamenak aldeko 27 boto jaso ditu, baina kontrako 39 botoek eta 7 abstentzioek tramitera sartzea eragotzi dute.

Mugimenduak "larritzat" jo du EAJk eta PSEk 145.000 sinadura baino gehiagoren kontrako bozka eman izana. Hala ere, nabarmendu dute kalean jarraituko dutela borrokan.