HAMAIKA

Usue Mori: "Oraingoz, ez dut uste adimen artifizialak gizakia ordezkatuko duenik guztiz"

Este navegador no soporta el elemento video.


Usue Mori Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikerlaria eta aurtengo Gladys sariaren irabazlea izan da Hamaikan, adimen artifizialaren nondik norakoei buruz hizketan.

Elkarrizketan, Morik adimen artifizialaren arriskuak aipatu ditu, baita lagungarri izan daitekeen alorrak ere, ala nola, medikuntza. Gizatasuna galtzearen beldurrari erreparatuz, ikerlariak baieztatu du ez duela uste "oraingoz, adimen artifizialak gizakia ordezkatuko duenik guztiz". Gainera, sektore ezberdinetako pertsonen arteko elkarlana aldarrikatu du, adimen artifiziala bezalako erremintei onura sozialak ezartzeko.