26 SET. 2025 - 15:05h Monbarreko atentatuaren 40. urteurrenean GALek hildako lau lagunak gogoratu dituzte Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Monbar Hoteleko atentatuaren 40. urterrenean, GALen lau biktimei omenaldi hunkigarria egin zaie ostegun honetan Baionan. Senideek, erakundeetako ordezkariek eta talde memorialistek goizean lore eskaintza egin dute erasoaren lekuan, eta "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dute, oraindik erabat argitu gabeko kasua dela iritzita. Ekitaldi politikoa egin dute arratsaldean ere.