29 SET. 2025 - 16:33h Baionan atxilotutako EHEko lau ekintzaileak askatu dituzte Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Astelehen honetako goizean, aske utzi dituzte joan den larunbatean Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Baionako egoitzan pintada bat egin ostean atxilotu zituzten Euskal Herrian Euskaraz erakundeko lau kideak. Aldarrikapen ekintza horretan ‘Euskaraz bizi nahi dugu’ leloa irakur zitekeen, eta ekintzaileek Frantziako hizkuntza politiken "fartsa" eta euskararen benetako babesik eza salatu nahi zuten.