HAMAIKA

Bilboko Alde Zaharreko bizilagunek salatu dute Mazabik hainbat ataritako etxabeak erosi izana

Este navegador no soporta el elemento video.


Bilboko Alde Zaharreko hainbat ataritako etxabeak erosi ditu ondare higiezinak kudeatzen dituen Mazabi enpresak. Horren aurrean, bertako bizilagunek, LABeko etxebizitza sindikatuarekin batera, agerraldia egin dute Bilboko Udalari eskatzeko aurre egin diezaiola Mazabi enpresari eta aldarrikatzeko etxebizitzak bizitzeko direla.

Bizilagunen iritziz, enpresak erositako lokalekin negozioa egiten du. Gaineratu dutenez, gero eta zailagoa da Bilboko Alde Zaharrean bizitzea, prezioak etengabe igotzen direlako eta auzoa bizitzeko espazio baino "negoziorako eremu" bilakatu dutelako.