HAMAIKA

Maider Arnaiz, SETEM: "Emakumeok gizartean daukagun rola gatazketan errepikatu egiten da"

Este navegador no soporta el elemento video.


Maider Arnaiz SETEM Hego Haizeako Nazioarteko Lankidetzako teknikaria izan da Hamaikako eguneko elkarrizketan. Bertan, gatazka armatuen finantzazioaz, desobedientzia zibilaz eta emakumeek gerretan duten rolaz aritu da hizketan, besteak beste.

Arnaizek nabarmendu du gatazka armatuetan sexu indarkeria "herri baten kontra" egiteko erabiltzen den tresna dela eta halako gatazketan "emakumeok gizartean daukagun rola errepikatu" egiten dela. Dena den, "erresistentzia eta berreraikitze agente" ere badirela adierazi du.