08 OCT. 2025 - 17:43h Sarek urtarrilaren 10erako deitu du aurtengo manifestazio nazionala Bilbon Este navegador no soporta el elemento video. Xabi Ealo Urtarrilaren 10erako deitu du Sarek aurtengo manifestazio nazionala. Preso daudenen eskubideak defendatzeko eta, batez ere, Euskal Herrian konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiteko Bilboko kaleak betetzeko deia egin dute. Hala iragarri dute asteazken honetan, Gasteizen egin duten prentsaurrekoan.