HAMAIKA

Desokupazio enpresa batek Aiaraldea Komunikabideko kazetari bat erasotu du

Este navegador no soporta el elemento video.


Aiaraldea Komunikabideko kazetari bat erasotu dute desokupazio enpresa bateko kideek. Hala jakinarazi du komunikabideak asteazken arratsaldean. Azaldu dutenez, Desocupacion legal enpresa Luiaondora hurbildu da etxe bat “legez kanpo” husteko asmoz. Bertaratutakoek azaldutakoren arabera, etxera indarrez sartu eta barruan zeuden lagunak kanporatu dituzte.
Aiaraldea Komunikabideko kazetari bat han egon da eta irudiak grabatzen ari zela, enpresako kideek “mugikorra bota, eskua zapaldu eta mehatxuak egin” dizkiotela salatu du komunikabideak.