16 OCT. 2025 - 18:07h Ertzaintzak zauritutako gazte batek bere bertsioa ezagutarazi du Este navegador no soporta el elemento video. Igande honetan, Gasteizen, Falangeak egindako ekitaldian gazte bat larri zauritu zuen Ertzaintzak. Gazteak berak eman du gertatutakoaren bere bertsioaren berri sare sozialetan. Azaldu duenez, poliziak Euskal Herrira makilez armaturik etorritako falangistak babestu eta haiei aurre egitera hurbildutako abertzaleak jazarri zituen. Bere kasuan, ohartarazi duenez, aurpegira zuzenean bideratutako pilotakada batek ezpaina ebaki, masailezurra hautsi, hortz bat atera eta bi hortz lekualdatu zizkion. Arabarrak bere sareetan partekatutako irudiak gogorrak dira, horietan kolpeak utzitako zauriak argi eta garbi ikus daitezke.