17 OCT. 2025 - 18:01h Aieteko Bake Konferentziatik eta ondorengo ETAren adierazpenetik hamalau urte igaro dira Este navegador no soporta el elemento video. 2011ko urriaren 17an Donostiako Aieteko jauregian Euskal Herriko Gatazka Konpontzeko Nazioarteko Bake Konferentzia egin zuten. Handik hiru egunera, Aieteko Konferentziari erantzunez, ETAk adierazpena egin zuen borroka armatuaren amaiera iragarriz. Bide berria ireki zuten, garai politiko berria zabaltzeko nazioarteko laguntza han bertan izanik. Konponbiderako osagaiak aurkeztu zituzten Aieteko Adierazpena osatzen zuten bost puntuen bidez.