HAMAIKA

Basque Culinary Centerren espazio berriaren inaugurazioan, “espoliazioa” salatu dute kanpoan

Este navegador no soporta el elemento video.


Basque Culinary Centerren GOE egoitza berria inauguratu dute astelehen honetan Donostian. Gastronomiaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren nazioarteko epizentro gisa identifikatu dute. Bada, une berean, Donostiako hainbat gizarte talde eta auzo elkarte mobilizatu dira kanpoan. Beren hitzetan, operazio urbanistiko horrek ekarri duen espoliazioa eta Donostian sustatzen ari den hiri-eredua errefusatzen dutela ozenki adierazteko.