22 OCT. 2025 - 14:16h Etxebizitza Sindikatuak Gasteizen egin den etxegabetzea salatzeko agerraldia egin du Este navegador no soporta el elemento video. Etxebizitza Sindikatuak Gasteizen aurrera eramandako beste etxegabetze bat salatu du. Agerraldian jakinarazi dutenez, familiak jada etxea utzi du. Eurekin batera adingabe bat bizi zela ohartarazi dute eta erakunde publikoek ez dietela inolako bizitoki alternatibarik eskaini.Sindikatuko kideek azaldu dute familia etxegabetua izan dela, egoera zaurgarrian egon arren. Horren ondorioz, hainbat kidek eta familiak Larrialdietako Gizarte Zerbitzuetara jo dute, aldi baterako bizitokia lortzen saiatzeko