28 OCT. 2025 - 14:35h Caparrosoko makroetxaldeko bi zuzendari zigortu dituzte ingurumen delituagatik Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Iruñeko epaitegiak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri die Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldeko bi arduraduni, ingurumenaren aurkako delitu bat egotzita. Alberto eta Pedro José Gerendiarain Azpiroz anaiak dira, Valle de Odieta S.A. enpresako zuzendariak.Espetxe-zigorraz gain, 4.200 euroko isuna ordaindu beharko dute eta ezin izango dute abeltzaintzarekin lotutako jarduerarik egin 14 hilabetez.