29 OCT. 2025 - 12:59h Eusko Jaurlaritzak azalpenak eskatu dizkio Sidenorreko buruari Este navegador no soporta el elemento video. Eusko Jaurlaritzak azalpenak eskatu dizkio Jose Antonio Jainagari, Sidenorreko presidenteari, Auzitegi Nazionalak inputatu ondoren. Hain zuzen, bera eta beste bi zuzendari ikertu dituzte Israelgo enpresa bati altzairua saltzeagatik arma astun eta arinak fabrikatzeko helburuarekin. Epailearen arabera kontrabandoagatik eta gizateriaren aurkako delitu batean konplize izan daitezke.