29 OCT. 2025 - 12:26h Ikasgeletan ematen diren gorroto diskurtsoak salatzeko mobilizatu dira Hego Euskal Herrian Este navegador no soporta el elemento video. Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin dituzte gorroto diskurtsoak ikasgeletatik atera daitezen eskatzeko. Ikasle Sindikatuak deitutako mobilizazio hauetan Sandra Peña gogoratu dute, bere buruaz beste egindako Sevillako gaztea, bere klasekideek egiten zioten bullyinga zela eta.Deitzaileek azpimarratu dute bullyinga gaur egun ikasgeletan dagoen benetako arazo bat dela eta “onartezintzat” hartu dute gazteak bere buruaz beste egin izana ikastetxeko zuzendaritzaren, irakasleen eta gurasoen “pasibotasunagatik”.