HAMAIKA

Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen erdiak baino gehiagok sexu jazarpena jasan dute

Este navegador no soporta el elemento video.


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako emakumeen %57k sexu jazarpena jasan dute, orotara 16 eta 85 urte bitarteko 532.018 emakume dira. Horien artean, %53k jazarpena bikote harremanean zein eremu publikoan bizi dute, %24,5en kasuan, jazarpena behin baino gehiagotan errepikatu da eta, %11,5ek berriz, sexu bortizkeria lan arloan pairatu dute.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren inguruan egin duen ikerketaren bigarren txostenak bildutako datuak.