HAMAIKA

Iruñeko Karpa unibertsitarioan emandako talde bortxaketa salatu dute Itaiak eta Saretuk

Este navegador no soporta el elemento video.


Asteazken honetan Itaiak eta Saretuk elkarretaratzea egin dute NUPeko Liburutegi plazan, Karpa unibertsitarioan gertatutako azken eraso matxista salatzeko. Bertan, lau gizonek emakume bat taldean bortxatu zuten joan den ostiralean eta astearte honetan atxilotu dituzte.
Elkarretaratzean, kolektiboek elkartasuna adierazi diote biktimari eta gaitzespen irmoa adierazi dute indarkeria matxistaren aurrean.