HAMAIKA

Arabako Osma herrian egin nahi duten eguzki instalazioaren aurka mobilizatu dira

Este navegador no soporta el elemento video.


Gaubeako ‘Horrela Ez’ plataformak mobilizazioa egin du igande honetan Arabako Osma herrian aurrekusitako eguzki instalazioa salatzeko. Burgosko Losa Natural elkarteak deitu du protesta. Izan ere, Solaria enpresak Villalba de Losan eta Berberanan eraiki nahi dituen energia fotoboltaikoko instalazioek nekazaritza zein abeltzaintza lurrak hartuko dituzte. Horien artean daude ere Arabako zeinbat lurzoru.
Plataformako kideek ohartarazi dute proiektu horretan ebakuazio linea batek Berberanan eta Osma herriak zeharkatzea aurreikusten dutela. Gaineratu dute ere Solariaren helburua, baimena lortu ostean, Osma herrian azpiestazio elektriko bat eta goi-tentsioko linea bat eraikitzea dela, sare elektrikorako sarbidea lortzeko. Hori gauzatuko balitz, kideen arabera, eskualdeko nekazari askoren amaiera ekarriko luke eta landa ingurunean zein inguruko ekonomian ondorio kaltegarriak izango lituzke.