HAMAIKA

Gasteizko errefuxiatu zentroak 200 toki izango dituela iragarri du Espainiako Gobernuak

Este navegador no soporta el elemento video.


Gasteizko Arana auzoan errefuxiatuak artatzeko martxan jarri nahi duten zentroak 200 toki izango dituela iragarri du Espainiako Gobernuak. Hiriburuko alkatea, Maider Etxebarria, pozik agertu da hartutako erabakiarekin. Azaldu duenez, udalak helarazitako aldarrikapenak kontuan hartu dituzte.
EH Bilduk eta Sumarrek, berriz, alkatearen jarrera kritikatu dute. Koalizio subiranistak esandakoaren arabera, ez du ulertu PSErekin eta Sumarrekin lortutako akordioaren funtsa eta bere kabuz negoziatzen aritzea egotzi diote. Hiru alderdiek erakundeen artean elkarrizketa bat egotea beharrezkoa dela berretsi dute zentroa berriro formulatzeko, migratzaileen giza eskubideak errespeta daitezen.