05 NOV. 2025 - 15:06h Arabako Foru Aldundiak zigor espedientea ireki dio Bernedoko udalekuari Este navegador no soporta el elemento video. Arabako Bernedo herrian antolatzen den udalekuari zigor espedientea ireki dio Arabako Foru Aldundiak. Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak astelehen honetan jakinarazi du bi arau hauste egotzi dizkiotela. Batetik, udalekuen jardueraren berri aurretik ez ematea, eta bestetik, ikerketan erakundeek eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea.Pasa den asteko ostiralean ireki zion espedientea Sarrea Euskal Udalekuak elkarteari, hori baita aisialdi ekimen hau antolatzeaz arduratzen den taldea. Gonzalezek, astelehen honetan Batzar Nagusietan eman du albistearen berri eta ohartarazi du bide administratibotik ere udalekua ikertua izaten ari dela. Izan ere, intrukzio epaitegiak aurkeztu diren 21 salaketa aztertzen ari da.