HAMAIKA

Nekazaritza Ministerioak debekatu du Araban etxeko hegaztiak aire librean haztea

Este navegador no soporta el elemento video.


Astelehen honetatik aurrera debekatuta egongo da Araban etxeko hegaztiak aire librean haztea; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, baimenduta jarraituko du. Espainiako Nekazaritza Ministerioak hartu du erabakia, azken asteetan antzemandako kutsatze kopuruak gora egin baitu Europa osoan. Gauzak horrela, arrisku bereziko eremu horietan arau berri batzuk indarrean sartuko dira. Arabako udalerriak, besteak beste, Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Burgelu, Legutio, Gasteiz eta Zigoitia dira.