HAMAIKA

Greba mugagabeari ekin diote Gasteizko udal rokodromoetako langileek

Este navegador no soporta el elemento video.


Gasteizko udal rokodromoetako langileak greba mugagabean daude pasa den larunbatetik, kalitatezko lan-baldintzak aldarrikatzeko. Izan ere, udalak azpikontratatutako Prisma Global enpresa da zerbitzuaz arduratzen dena, eta langileek salatu dutenez, oraindik ez dituzte abuztuko eta iraileko nominak kobratu.
Gainera, azaldu dutenez, ez da gertatzen den lehenengo aldia, aurreko denboraldian ere langile batzuri hitzarmen kolektiboak ezarritako epetik kanpo ordaindu zieten zazpi hilabetez.