HAMAIKA

Ekitaldi berezia antolatu dute Martxoak 3ko urteurrena oroitzeko

Este navegador no soporta el elemento video.


Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan 1976ko martxoaren 3ko sarraskia oroitzeko ekitaldi sorta berezia antolatu dute. Martxoak 3 elkarteak, Gasteizko Udalaren laguntzarekin batera, urte osoko programa aurkeztu du, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko helburuarekin.
Elkarteko kideek, bereziki, otsailaren 28ko ekitaldia nabarmendu dute. Horretan Europa Biltzar Jauregian elkartuko dira biktimak omentzeko eta hamarkadetako borroka aitortzeko. Bestalde, ohartarazi dute hiriburuko kultur eragileak izango direla ekimenen protagonistak. Hain zuzen, musika, literatura, zinema eta beste arte disziplinen bitartez oroituko dute Martxoak 3ko sarraskia.