HAMAIKA
Entrevista

Mikel Labaka: "Gure alorretik, futboletik, genozidioari stop esateko aukera ona da"

Este navegador no soporta el elemento video.


Euskal selekzioaren eta Palestinakoaren arteko partidaren atarian, Mikel Labaka etxeko taldeko bigarren entrenatzailea izan da Hamaikako platoan, norgehiagokaren nondik norakoei, palestinar herriaren aldeko elkartasunari eta euskal selekzioaren ofizialtasunari buruz hizketan.
Zentzu horretan, datorren azaroaren 15ean 20:30ean Bilbon jokatuko den partidak futbol alorretik "genozidioari stop esateko aukera ona eskaintzen duela" baieztatu du. Horrez gain, "gure buruari begiratuta ere" San Mames betetzeko "baditugula nahikoa arrazoi" azpimarratu du, "hemen badago" eta "herri bat oraindik ez duena aukera kiroleko mapa horretan ofizialki egoteko"