18 NOV. 2025 - 16:33h Gure Eskuk ‘Herritu’ dinamika aurkeztu du, euskal komunitatea sendotzeko helburuarekin Este navegador no soporta el elemento video. Udane Arbeo Euskal Herriko hiru esparru administratiboetatik abiatuta, burujabetzarren bidean aurrera egiteko ekintza da Herritu, nork bere burua euskal herritar moduan agertzeko. Ekimenaren helburua da norbanako bakoitzak harrotasunez euskal komunitate honen parte dela adieraztea. Ekintza hori norbanakoek egingo dute eta euskal herritartasuna adierazteko hiru tresna dituzte: txartel, pegatina eta pin bat. Txartel horren bidez, haren jabeak adieraziko du euskal komunitateko kide dela.