04 DIC. 2025 - 18:08h Etxebizitza Arloko Premiazko Neurrien Legearen gabeziak salatzeko elkarretaratzea Este navegador no soporta el elemento video. Mikel Lopez de Ciordia ELA sindikatuak kontzentrazioa deitu du Gasteizen Etxebizitza Arloko Premiazko Neurrien Legearen gabeziak salatzeko. Sindikatuak adierazi duenez Lege hori aurrekaririk gabeko bizitegi krisi une batean iritsi da, prezioek 2007ko burbuilakoak gainditu dituztenean. Etxebizitza eskubidea beharrean negozioa egiteko ondasun bihurtu dela salatu dute. Adierazi dutenez, EAJk eta PSEren Legebiltzarreko gehiengoari esker onartuko da lege hau datorren astean.