HAMAIKA

Oporrak Bakean ekimenak martxan jarri du 2026ko kanpaina solidarioa

Este navegador no soporta el elemento video.


Oporrak Bakean plataformak 2026ko kanpaina solidarioa martxan jarri du. Haur saharar bat hartzera 2026ko udako hiletan gonbita luzatu die euskal familiei, Tindouf kanpamentuetan dagoen egoeratik aldentzeko, beste errealitate bat ezagutzeko eta oinarrizko osasun azterketak egin ahal izateko. Izena emateko epea urtarrilak 15era arte izango da.