HAMAIKA

Kontzentrazioa egingo dute Kerman Villate oroitzeko, diskotekako atezain batek hildako gaztea

Este navegador no soporta el elemento video.


Otsailean Gasteizko Mitika diskotekako atezain batek ustez kolpe bat eman zion Kerman Villateri, eta horren ondorioz hil zen. Gaztearen familiak mobilizazioa deitu du larunbat honetan Villate oroitzeko, justizia eskatzeko eta haren heriotzaren arduradunei erantzukizunak eskatzeko. Era berean, ohartarazi dute Mitikako atezainek aurretik beste eraso batzuk egin izan dituztela.
Kermanen familiak GasteizBerri komunikabidean argitaratutakoaren arabera, gaztearen heriotzaren inguruan zabaldutako gezurrak salatu dituzte. Euren hitzetan “hil eta hurrengo egunean gertatutakoren kontakizun interesatua zabaldu zen, heriotza gauean izaten diren liskarrek eragindako istripua izan zela aditzera emanez”.