07 ENE. 2026 - 15:54h Hasi da dermatosi nodularraren kontrako txertaketa kanpaina Hego Euskal Herrian Este navegador no soporta el elemento video. Maite de Felipe Suso Asteazken honetan ekin diote dermatosi nodularraren kontrako txertaketari Hego Euskal Herrian, Nafarroa eta Gipuzkoako abelburuekin. Espainiako Gobernuak agindutakoaren arabera, lehendabizi Frantziako Estatutik gertu dauden ganadutegietako animaliak txertatuko dira, han atzeman baititra foku gehienak.Txertaketa borondatezkoa da, eta beraz, ganaduzale bakoitzaren erabakia izango da. Gauzak horrela, Nafarroan gutxi gorabehera 60.000 animalik jasoko dute dosia, Gizpuzkoan berriz, 44.000k.