23 ENE. 2026 - 16:40h AEKk KORRIKAren unitate didaktikoak argitaratu ditu Este navegador no soporta el elemento video. Gaizka Leitza eta Ainhoa Lainsa AEK-k KORRIKAren unitate didaktikoak argitaratu ditu Euskal Herriko ikastolekin elkarlanean. Proiektu honen helburua euskararen erabileran eragitea eta euskal kultura sustatzea da.KORRIKAren webgunean daude eskuragarri ariketa eta jolasak, etxean zein Euskal Herri osoko ikastola, eskola eta euskaltegietan zabaltzeko. Bi motatako ariketak daude: alde batetik, lehen mailatik batxillergora, ikastola eta eskoletan erabiltzeko. Bestetik, euskaltegietako A1etik C1 mailara erabiltzeko AEK-ren didaktika sailak prestatutako edukiak.