HAMAIKA

Osakidetzak iraungitako 253 txerto jarri dituela onartu du, gehienak haurtxoek jaso dituzte

Este navegador no soporta el elemento video.


Astelehen honetan, EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean erregistratutako idatzi baten bitartez salatu du Osakidetzak iraungitako 253 txerto jarri dituela. Osakidetzak akatsa onartu du, eta ohartarazi du txerto horiek ez dutela “eragin txarrik” osasunean. Azaldu dutenez, dosia jaso duten paziente gehienak haurtxoak dira, baina zenbait nagusi ere badaude.
EH Bilduk, bere aldetik, jakinarazi du txertoak sei gaitzen aurkako defentsak sortzen dituela eta, beraz, dosi iraungia jaso duten horiek “babesik gabe” daudela.