16 FEB. 2026 - 13:59h Estatutu propioaren aldeko grebaren lehenengo eguna dute medikuek astelehen honetan Este navegador no soporta el elemento video. Maite de Felipe Suso, Mikel Lopez de Ciordia eta Mikel Galdos Greban daude Hego Euskal Herriko medikuak, Espainiako Osasun Ministerioak bultzatutako estatutu markoaren aurka. Langileen ustez, testu propioa merezi dute. Izan ere, ez daude ados estatutu markoak hartu duen norabidearekin eta Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko profesionalen lan baldintzak arautzen dituen neurriekin. Haien berezitasunak eta erantzukizunak aitortuko dituen estatutu propioa aldarrikatzen dute.