11 SET. 2026 - 15:15h Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abiatzeko prest Este navegador no soporta el elemento video. Aimar Erkiaga Ate joka dator 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta lehiaketa abiatu aurretik, bertsolari, epaile, gai-jartzaile, antolatzaile eta bertsozaleak Azpeitiako Sanagustin kultur gunean burututako aurkezpen ekitaldian elkartu dira. Txapelketaren sorkuntza prozesu kolektiboa, aurtengo iruditeria eta doinua edo finalak izango duen eszenografia aditzera emateaz gain, zuzeneko musikak, performanceak edo Antton Telleria eta Andoni Egaña bezalako figurek osatu dute aurkezpena. Irailaren 19an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen, eta guztira, 50 bertsolarik osatuko dute aurtengo lehiaketa. Era berean, bi fasetan banatutako hamalau saioren bitartez erabakiko dira jada Mailaen Lujanbio sailkatuta dagoen finalean kantatuko duten beste zazpi bertsolariak.