Eguraldia
Joxe Landaren iragarpena
Gaurko eguraldia

Itxura polita, baina hotza barreiatuko du ipar haizeak pixka bat mugituaz eta giroa dezente mikaztu ere bai. Egunsentian motel antzean, baina gerora alai mantenduko da, ostarteak nagusi direla. Tenperatura nahiko behean, baina dotoreziak behintzat, eguzkiaren bisitarekin, irabazi egingo du. Eguteretan goxo, baina laiotzetan ipar haizearekin nahiko desatsegin. Hala ere, gauden garairako ontzat emateko modukoa. Eta horrelakoxe jarraipena sumatzen zaio, egun batzuetarako behintzat, ipar haizea temati dela.     

Bihar

Goiz partean lainotsu baina ateri egongo da, ipar haize freskoarekin. Arratsaldean lainoak trinkotu eta euritara joko du. Euri gutxirekin hasiko dira prezipitazioak, baina gero eta mardulago botako du, gauean zehar ere jarraituz. Tenperatura berdintsu mantenduko da; haizeak ere iparretik jarraituko du, baina tarteka ufadatxoak joko ditu agian. Hegoaldean ziertzo haizeak petralduko du pixka bat giroa, baina ateri egongo da ostarteak nagusituz. Gutxi babestuko gaitu antizikloiak eta kaskar antzean jarraituko du.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)